CaixaBank Masterseko finalerako sailkatu dira Artola-Rezusta (11-22)

Gipuzkoarrek pronostikoak bete dituzte Logroñoko Adarragan jokatutako lehen finalerdian Bengoetxea VI-Martijari 11-22 irabazita. 
Artola-Rezusta faborito moduan iritsi dira gaurko norgehiagokara sailkapen fase bikaina egin ondoren. 
Eta hala ekin diote partidari 0-3 aurreratuta. Nafarrek aldeari eustea lortu dute hasieran baina 4-5etik 4-13ra salto egin dute Artolak eta Rezustak zortzi tanto jarraian eginda. Hortik aurrera urdinek erraz jokatu dute eta 11-22ko emaitzarekin borobildu dute partida igandeko Bilboko finalerako txartela eskuratuz. 
Beste finalerdia ostiralean jokatuko dute Olaizola II-Zabaletak eta Altuna III-Imazek toki berean eta ordu berean, Logroñoko Adarragan, 19:15etik aurrera.

Emaitza: Bengoetxea VI-Martija 11-22 Artola-Rezusta
Partidaren iraupena: 57 minutu
Pilotakadak: 483
Gorriek (Bengoetxea VI-Martija): 7 tanto egin dituzte eta 11 galdu
Urdinek (Artola-Rezusta): 11 tanto egin dituzte eta 4 galdu
Lehenengo partida: Dario-Ruiz 17-18 Zabala-Urretabizkaia II 

Hirugarren partida: Egiguren V-Tolosa 13-18 Salaberria-O.Etxebarria 

2020-09-28

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store