Comunicado de la LEPM

COVID-19ren (Koronabirusa) transmisioak edo kutsatzeak sortutako egoeraren bilakaera kontuan hartuta, eta Estatuko osasun- eta kirol-agintari (Osasun Ministerioa eta Kirol Kontseilu Gorena) eta Erkidego desberdinetako Gobernuen jarraibide eta gomendioak jarraituz, EPEL-ek antolatutako ekitaldiak bertan behera geratu direla jakinarazten da.

Une honetan jaialdietan ikusleentzat normaltasun baldintzak eta era berean txapelketako parte hartzaileen arteko berdintasuna bermatu ezin direnez, pilota jaialdien etenaldia da hartu beharreko neurria.

Gure jaialdietan parte hartzen duten pertsona eta talde guztien (ikusle, kirolari, langile eta abar) osasuna zaintzea da helburu nagusia. Sarritan pilota jaialdietara jotzen duten kolektiboetako pertsonak lurralde desberdinetakoak direla, eta kasu batzuetan birus horrek bereziki eragindako eremuetatik etor daitezkeela, izan behar dugu kontutan.

Beharrezko baldintzak betetzen direnean emango zaie jarraipena lehiatzen ari diren edo programatuta dauden txapelketei, betiere, dagokien agintarien gomendio edo aginduak jarraituz. Dagokionean, eta jarduerari berriro ekin aurretik, txapelketa eta jaialdien programazioen informazioa emango da.

Orain jakinarazitako etendura-neurriek ikusleei eragindako kalte eta eragozpenengatik, barkatu. Egungo egoeraren esparruan, ulertu eta onartzen jakitea espero dugu.

Comunicado de la LEPM

2020-05-15

Azken albisteak

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

2026-08-12

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

Ezkurdia-Zabaletak tanto bakarragatik gainditu dituzte Altuna III-Rezusta bigarren finalerdian, eta ostiraleko finalerako sailkatu dira. Serie Bn Salaberria-Bikuñak lortu dute aurrera egitea.

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

2026-08-11

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

22-12 gainditu dituzte Peña II-Albisu Donostia Hiria Torneoko lehen finalerdian. Asteazken honetan jokatuko da bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artean. Serie Bn, Amiano-Ugartemendia sailkatu dira.

Zabala-Iztuetak lidergoari eutsi diote CaixaBank Mastersean

2026-08-09

Zabala-Iztuetak 22-19 gainditu dituzte Elordi-Landa Bastidan eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute. Serie Bn, Jaka-Eskuzak ere lider jarraitzen dute, beste garaipen bat lortuta.

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

2026-08-09

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

Mariezkurrena II.ak eskuko mina du eta Landak ordezkatuko du igande honetan CaixaBank Masterseko partidan Bastidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store