DIAZ ETA ARGOTEREN ARTEKO FINALAK GAINEZKA IPINIKO DU BEOTIBAR

Larunbat honetan Diaz eta Argotek jokatuko duten Promozio Lau eta Erdiko BBK Txapelletako finalak ankaz gora jarriko du Tolosako Beotibar pilotalekua eta sarrera gabe geratuko da zilarrezko kaiolako bi pilotari onenen arteko partida bertan ikusteko.
Pilotalekuko 1.220 toki agortzear daude azken egunetan jaso den eskaera handia izan baita, eta larunbatean arratsaldeko hiru eta erdietan txarteldegiak zabaltzen direnean geratzen direnak salduko direlakoan da antolakuntza.
150 bat sarrera erreserbatu dute finalista banak eta Santacaratik autobus bat etorriko omen da Diaz animatzera.

Pilota aukeraketa

Bi pilotariok pilota aukeraketa egin dute asteazkenean eta inolako arzorik gabe bereiztu dute materiala.
Diazen lotea Argotearena baino azkartsuagoa eta biziagoa ei da. Jokinena mugitzeko zailagoa da.

Díaz: 104,4-103,5 g.
Argote: 105-104 g.

2019-03-22

Azken albisteak

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

2026-10-18

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

Zabalak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari final-laurdenetako ligako lehen jardunaldia itxi duen partida. 4 1/2 Serie B Txapelketan, Bakaikoak Eskirozi irabazi dio.

Peña II.ak, Bilbon, eta Muruak, Azkoitian, lehen puntua lortu dute final-laurdenetako lehen jardunaldian

2026-10-17

Peña II.ak 22-11 gainditu du Laso Bizkaia Frontoian, eta Muruak 22-19 irabazi dio Elordiri Azkoitiko Gurean. Serie Bn, Zubizarreta III.ak 22-12 irabazi dio Salaberriari.

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

2026-10-17

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

P.Etxeberriak 22-19 irabazi dio Ezkurdiari Amorebieta-Etxanon jokatu den final-laurdenetako ligako lehen partidan. Serie Bn Rekaldek eta Zubizarretak Apezetxea II.ari eta Amianori irabazi diete hurrenez hurren.

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store