Erasunek Aranguren ordezkatuko du Binakako Promozio Txapelketan

Zizurkilgo atzelariak Peña II.arekin osatuko du Binakako Promozio Txapelketako finalerdietako ligaxkako azken partida. Uztailaren 24an jokatuko dute, Medranon (Errioxa), Zabala-Ruizen aurka.

Erasunek beste hiru aldiz hartu du Arangurenen lekua Txapelketan eta, irabaziz gero, finala ere jokatzeko aukera izango luke, Arangurenek hain ondo ematen ari zaion CaixaBank Mastersa jokatzen jarraitzea erabaki baitu. Binakako Promozio Txapelketako finala abuztuaren 1ean jokatuko da Labriten, eta han izango dira zain jadanik sailkatuta dauden Agirre-Eskiroz nafarrak.

2020-07-14

Azken albisteak

Ezkurdia-Albisuk aukerei eusten diete CaixaBank Mastersean

2026-09-12

Ezkurdia-Albisuk aukerei eusten diete CaixaBank Mastersean

Ezkurdia-Albisuk 22-20 irabazi diete Larrazabal-Zabaletari Altsasun, eta Laso-Martijaren porrotak bihar Arnedon finalerdietarako txartela emango lieke. Serie Bn, Jaka-Eskuzak 22-17 gainditu dituzte Murua-Eskiroz Baños de Rio Tobian eta finalerako sailkatu dira.

Elordi-Mariezkurrena II.ak garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

2026-09-11

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-10 irabazi diete Artola-Rezustari Hondarribian, eta lider jarri dira Zabala-Iztuetak igandean Arnedon egiten dutenaren zain. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak 22-10 irabazi diete Amiano-Gabirondori eta finalera sailkatu dira.

CaixaBank Masterseko azken jardunaldi zirraragarria irekiko du Hondarribiak

2026-09-11

CaixaBank Masterseko azken jardunaldi zirraragarria irekiko du Hondarribiak

Asteburu honetan CaixaBank Masterseko sailkapen ligako azken jardunaldia jokatuko da Hondarribian, Altsasun eta Arnedon.

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

2026-09-08

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

Pilotariari egindako proba osagarriek emaitza onak eman dituzte.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store