ESKU PILOTAKO MATERIALAREN ARAZOEI BURUZKO MINTZALDIA

Gaurko arratsaldeko zazpietan Donostiako Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, 5) Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen “Esku pilotako materialaren arazoak”izeneko mintzaldia izango da.
Hitzaldi honetan EPELeko sendagilea den Kepa Lizarraga izango da gaijartzailea eta berak egindako azterketa luze eta sakonari buruz mintzatuko da.

Hitzaldia bukatu eta gero mahai-inguru bat izango da eta besteak beste, EPELeko hautatzailea den Juan Mari Juaristi, Atano XIII.a, pilota egiten dituen Donibane Lohitzuneko Pumpa enpresako Ander Ugarte eta Aspeko kirol zuzendaria den Jokin Etxanizek parte hartuko dute.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-23

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

P.Etxeberria-Imazek 22-18 irabazi diete Laso-Martijari Zarautzen. Serie Bn, Amiano-Gabirondok Zubizarreta IV-Bikuña garaitu dituzte.

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

2026-08-21

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-8 gainditu dituzte Ezkurdia-Albisu Elizondon, eta sailkapen ligako lehen postuan berdindu dute Zabala-Iztuetarekin. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak tanto bakarragatik irabazi diete Peña II-Lozari.

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-16

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Laso-Martijak 22-20 gainditu dituzte Artola-Rezusta Zarautzen, eta bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn, Salaberria-Morgaetxebarriak Zubizarreta IV-Bikuñari irabazi diete.

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-15

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Larrazabal-Zabaletak 22-16 irabazi diete Altuna III-Imazi Azkoitian, eta bigarren puntua lortu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn Amiano-Gabirondok, Murua-Eskiroz gainditu dituzte.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store