ESPERO ZENAREN AZTARNARIK EZ

Mtz. de Irujok eta Beroizek EPELen Binakako Txapelketako finalaurdenateko ligaren buru kokatu dira gaur Eibarko Astelena pilotalekuan Berasaluze VIII.a eta Begino 22-20 irabazita suposatzen duen bigarren puntua lortu eta gero.

Nahiz eta tantu eder batzu izan partidua ez da inolaz ere ona izan huts dezente ikusi ahal izan direlako.
Atzekaldean Beroiz nahiz Begino urdurik azaldu dira eta bien artean 12 huts egin dituzte.

Mtz. de Irujok, laguna fin ez zebilela ikusita, partiduaren agintea hartu du aurrekaldean erremate ugari eginez eta pilotakadak bortitzak emanez.

18-12 markadorean zela, erremontada gauzatu dute urdinek Berasaluze VIII.ak lortutako tantu sortak eragina 18na egon baitira. Dena den Pablok neurketa gorabeheratsua egin du tantuak eta hutsak tartekatuz. Hutsen artean nabarmentzekoa da markadoreak isladatzen zuen 19-20 unean sakez egindako falta.

ESPERO ZENAREN AZTARNARIK EZ

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store