Eusko Label 4 ½ txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Bilbon

• Txapelketa asteburu honetan hasiko da eta abenduaren 27an Bizkaia Frontoian jokatuko den finalarekin bukatuko da

• Ezkurdia, Jaka, Altuna III.a eta Urrutikoetxea izango dira talde-buruak

Gaurko aurkezpenean eman dute ezagutzera Eusko Label 4 ½ txapelketa irabazten saiatuko diren 12 pilotarien zerrenda. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira abenduak 27ko finalean txapela janzten.

Asteburu honetan emango zaie hasiera final-zortzirenetako partidei. Larunbatean Artola-Peña II.ak estreinatuko dute lehiaketa Azkoitian eta jarraian Elezkano II-Zubizarreta III.a kantxaratuko dira.

Igandean berriz, Eibarren, Agirre-P.Etxeberriak jokatu dute lehenik eta behin eta gero Bengoetxea VI-Irribarria saiatuko dira hurrengo fasera sailkatzen.

Asteburuko garaileak Ezkurdia, Jaka, Altuna III.a eta Urrutikoetxea izango dituzte zain final-laurdenetan.

2020-12-01

Azken albisteak

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store