Ezkurdia-Aranguren eta Elezkano II-Aretxabaleta partidak biribilduko du Larrabetzuko Esku Pilota Topaketa

Larrabetzuko Udal Pilotalekuak Masters CaixaBank txapelketako hirugarren jardunaldiko lehenengo partida hartuko du ostiral honetan. Ezkurdia-Aranguren eta Elezkano II-Aretxabaleta bikoteak izango dira han aurrez aurre. Bizkaitarrak lehenengo garaipena lortzeko asmoarekin kantxaratuko dira Larrabetzun, Ezkurdia eta Aranguren ordea, Aginagan azaldutako konpromezuari eusten saiatuko dira bigarren garaipena eskuratzeko.

Jaialdia 19.30tan hasiko bada ere, arratsalderako, Larrabetzuko Udalak Esku Pilota Topaketa antolatu du herrian, inguruko pilota eskoletako gazteak protagonista bihurtuz. Pilota materialaren zozketa, luntxa eta giro bikaina izango dituzte profesionalen partidaren aurretik. Sarrerak Internetez edo Larrabetzuko pilotalekuan erosi daitezke.

2020-07-09

Azken albisteak

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

2026-09-08

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

Pilotariari egindako proba osagarriek emaitza onak eman dituzte.

Zabala-Iztueta ere CaixaBank Masterseko finalerdietan izango dira

2026-09-06

Zabala-Iztuetak 22-15 irabazi diete Artola-Rezustari Legution, eta finalerdietarako txartela lortu dute. Serie Bn, Murua-Eskirozek Jaka-Eskuzari irabazi diete eta bigarren sailkatu dira.

Ander Imazi proba osagarriak egingo dizkiote

2026-09-06

Ander Imazi proba osagarriak egingo dizkiote

Oiartzungo atzelariak ondoeza izan zuen atzo Lekeition jokatutako partidan.

Ezkurdia-Albisuk CaixaBank Mastersean finalerdietara sailkatzeko aukerei eutsi diete

2026-09-05

Ezkurdia-Albisuk CaixaBank Mastersean finalerdietara sailkatzeko aukerei eutsi diete

Imazek, ondoezik, bigarren atsedenaldian partida utzi du, markagailuak Ezkurdia-Albisu bikotearen aldeko 18-14ko emaitza erakusten zuenean. Garaipen honekin Ezkurdiak eta Albisuk finalerdietarako txartela izango dute jokoan azken jardunaldian. Serie Bn, Peña II-Gaskue bikoteak irabazi du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store