Final-hamaseirenen jardunaldia bukatu da

Alde batetik gaur Eibarren Mendizabal III.a eta Ezkurdiaren arteko lehia (6-22) eta Idoate eta Jaunarenak elkarren aurka jokatu dutenarekin (22-10), eta bestaldetik, Zaratamon Olaetxea eta Elezkano II.a aritu direnarekin (8-22), Lau eta Erdiko Txapelketaren final-hamaseirenak bukatu dira.

Eibarko lehen neurketa lehenago ere jokatu zuten Mendizabal III.ak eta Ezkurdiak 11n Bergaran eta orduan Antzuolako pilotaria 22-10 nagusitu zen, baina Gonzalezen baja dela eta, Joseba berriro ere sartu da txapelketan eta gaur garaipena bere aldera joan da.

Bigarrenean, Idoatek goitik behera menderatu du Jaunarena fisikoki nahiz jokuz. Partida ikaragarria egin du Txantreako pilotariak.

Zaratamon, Elezkano II.ak goian kokatzeko beste urrats bat egin du Olaetxea erraz kanporatuz. Hasieran eutsi dio partidari Lizartzarrak baina tantoak pasa ahala pilotari bizkaitarra beren armak ateratzen hasi da eta bolea latz, txapagaineko eta kortada bortitzez deusestatu ditu Mikelen aukerak.

2019-03-22

GALERÍA

Azken albisteak

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store