FINALEAN IA SARTUTA

Aimar Olaizolak ostiraleko gauean Atano III.a pilotalekuan Barriolaren kontra 22-9 emaitzaz lortutako garaipenarekin finala jokatzeko txartela eta erdia dauka dagoeneko.
Asegarceko pilotariak distantzia motzean nork agintzen duen argi erakutsi zuen estrategia zein teknikan erabateko erakustaldia burutuz. Goizuetarra piloteoan aurkaria aztertu eta gero tantuak bukatzen bikain azaldu zen.
Aipatu beharra dago 4-9 markagailuan zela Barriolak kolpe bat hartu du ezker hormaren kontra eta handik aurrera bere jokuak apur behera egin du. Hala eta guztiz ere Leitzarrak etsi izan behar izan du Olaizolatarren txikiaren joku apartaren aurrean.
Goizuetarrak har eta zur utzi ditu pilotalekuan bildutako pilotazaleak defentsan egin duen saioarekin eta tantua bukatzeko aukera izan duenean jezarlekuetatik altxarazi ditu.
Barriolak oso hasiera ona egin du dejada ederrak gauzatuz baina aurkariaren nagusitasunaren aurrean ezer gutxi egin ahal izan du.

FINALEAN IA SARTUTA

2019-03-22

Azken albisteak

Ezkurdia-Albisuk aukerei eusten diete CaixaBank Mastersean

2026-09-12

Ezkurdia-Albisuk aukerei eusten diete CaixaBank Mastersean

Ezkurdia-Albisuk 22-20 irabazi diete Larrazabal-Zabaletari Altsasun, eta Laso-Martijaren porrotak bihar Arnedon finalerdietarako txartela emango lieke. Serie Bn, Jaka-Eskuzak 22-17 gainditu dituzte Murua-Eskiroz Baños de Rio Tobian eta finalerako sailkatu dira.

Elordi-Mariezkurrena II.ak garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

2026-09-11

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-10 irabazi diete Artola-Rezustari Hondarribian, eta lider jarri dira Zabala-Iztuetak igandean Arnedon egiten dutenaren zain. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak 22-10 irabazi diete Amiano-Gabirondori eta finalera sailkatu dira.

CaixaBank Masterseko azken jardunaldi zirraragarria irekiko du Hondarribiak

2026-09-11

CaixaBank Masterseko azken jardunaldi zirraragarria irekiko du Hondarribiak

Asteburu honetan CaixaBank Masterseko sailkapen ligako azken jardunaldia jokatuko da Hondarribian, Altsasun eta Arnedon.

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

2026-09-08

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

Pilotariari egindako proba osagarriek emaitza onak eman dituzte.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store