Frontoiak eta egunak hamabigarren jardunaldian

Ostiralean, hilak 17, 20:30etan, Irungo Uranzu frontoian Elezkano II.a-Zabaleta eta Victor-Albisu aurrez aurre arituko dira. Pilota aukeraketa asteazkenean, 16:00etan izango da.

Larunbatean, Irribarria-Rezustak eta Altuna III.a-Barriolak elkarren aurka jokatuko dute Gasteizko Ogeta pilotalekuan 17:45etan. Materialaren hautaketa asteazkeneko 11:00etan egingo da.

Igandean Eibarko Astelena frontoia izango da txapelketako bilgunea. Arratsaldeko bostetik aurrera Bengoetxea VI.a-Larunbek eta Ezkurdia II.a-Merino II.ak indarrak neurtuko dituzte. Aurreneko saskitxoarekiko hitzordua ostegunean izango da 11:30etan.

Jardunaldia bukatzeko Tolosako Beotibarren izango da azken neurketa. Bertan, Olaizola II-Untoria eta Urrutikoetxea-Imaz jokatuko dute 16:30etatik aurrera. Pilotak aukeratzeko eguna osteguna izango da 15:00etan.

2019-03-22

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store