Garaipena baino ez du falta izan Uriondok bere debuta borobiltzeko

Giro ona izan da gaur Gernikako Santanape frontoian, Endika Uriondoren debuteko egunean. Lagunen eta senitartekoen babesa eta beroa somatu du hasiera hasieratik Gizaburuagako atzelariak. Eta garaipena lortu ez badu ere, Uriondok maila ona azaldu du bere debuteko egunean. 

Elezkano II.a lagun duela kantxaratu da debutaria eta aurrez aurre Zubizarreta III.a eta Ladis Galarza izan ditu.
Partida paretsua jokatu dute bi bikoteek eta amaierara arte bien arteko aldea lau tantotik beherakoa izan da uneoro. Gorriek luzaroan agindu dute markagailuan baina partidaren erdi aldean, urdinek aurrea hartu dute eta azkenean Zubizarreta III-L.Galarzarentzak izan da garaipena (18-22)

Emaitza: Elezkano II-Uriondo 18-22 Zubizarreta III-L.Galarza

Partidaren iraupena: Ordu 1 eta hiru minutu

Pilotakadak: 474

Berdinketak: 2-2, 5-5, 10-10, 13-13, 16-16

Gorriek (Elezkano II-Uriondo): 3 tanto egin dituzte eta 10 galdu

Urdinek (Zubizarreta III-L.Galarza): 12 tanto egin dituzte eta 15 galdu

Lehenengo partida: Elordi-O.Etxebarria 22-17 Zabala-Untoria

2020-10-10

Azken albisteak

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store