GAUR GAUEAN IZUGARRIZKO PARTIDUA GAZTEIZEN

Gaur Gazteizko Oguetan denboraldiaren partidu erakargarrienetarikoa espero da. Bi aurrelariek tantoak errematatzeko aukera berehala aprobetxatuko dituzte. Gainera biak ezkertiar kakoan espezialistak dira, bai Titín III-k bai Berasaluze VIII-k jokaldi honekin tanto ugari amaitzen baitituzte. Atzealdean Pascual eta Barriola jokatuko dute ikusmin handia esnatu du zaleen artean. Bi bikoteen artean 22 tantora iristean lehena, La Blanca txapelketaren finalera pasatuko da zuzenean.
Atzo finalerako Xala-Lasa III bikotea sailkatu zen, Bengoetxea VI – Beguino bikotearen aurkako partidua irabazi baitzuten 22-16. Garaipena hutsegite gutxien egindako bikotearentzat izan zen partidu interesgarri batean.

2019-03-22

Azken albisteak

Ezkurdia-Martijak aurrera egin dute San Mateo Torneoan

2026-09-19

Ezkurdia-Martijak aurrera egin dute San Mateo Torneoan

Ezkurdia-Martijak 22-17 irabazi diete Altuna III-Bikuñari San Mateo Serie A Torneoko bigarren kanporaketan. Serie Bn, Gabirondok min hartu du 8-9 zihoazela eta Salaberria-Gaskuek egin dute aurrera.

Larrazabal-Iztuetak San Mateo Torneoko kanporaketa gainditu dute

2026-09-18

Larrazabal-Iztuetak San Mateo Torneoko kanporaketa gainditu dute

Larrazabal-Iztuetak 22-3 irabazi diete Artola-Albisuri San Mateo Serie A Torneoari hasiera eman dion kanporaketan. Serie Bn Amiano-Eskirozek kanpoan utzi dituzte Zubizarreta III-Aranguren.

Laso-Martija CaixaBank Mastersetik kanpo geratu dira

2026-09-13

Laso-Martija CaixaBank Mastersetik kanpo geratu dira

Laso-Martijak 22-16 galdu dute Zabala-Iztuetaren aurka Arnedon, eta ondorioz Ezkurdia-Albisu sailkatu dira finalerdietara.

Ezkurdia-Albisuk aukerei eusten diete CaixaBank Mastersean

2026-09-12

Ezkurdia-Albisuk aukerei eusten diete CaixaBank Mastersean

Ezkurdia-Albisuk 22-20 irabazi diete Larrazabal-Zabaletari Altsasun, eta Laso-Martijaren porrotak bihar Arnedon finalerdietarako txartela emango lieke. Serie Bn, Jaka-Eskuzak 22-17 gainditu dituzte Murua-Eskiroz Baños de Rio Tobian eta finalerako sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store