HAMAIRUA ZENBAKI ONA DA

Ziurrenik hauxe izango omen da Oinatz Bengoetxearen iritzia. Leitzako pilotari biziak oso partidu bailotsua du gaur Lekeition. Bere hamairugarren garaipena jarraian izan daitekeena, alegia.

Hori lortzeko aurretik Aspeko bikotea osatzen duten “Goñitarrak” mende hartu behar izango ditu. Esan beharrik ez dago Mikel eta Fernando Leitzarraren poza amatatzen saiatuko direla.

Dena den, Oinatzek izanen duen laguna kontutan izanda norgehiagoka irabazteko ia papeleta guztiak Asegarcekoek omen dituzte. Baztango atzelaria uda aparta burutzen ari da eta Asegarceko atzelarien artean punta-puntan kokatu da. Sanfermin eta Zarauzko torneoak poltsikoan badauzka baita azken honetan torneoko pilotaririk onenaren saria ere.

Bengoetxea VI.ak Goñi II.arekiko estadistika Leitzarraren aldekoa da erabat, eduki duten borroka bakarrean, Otxandorena bera lagun zuela, Mikel eta Galarza VI.a 22 eta 8 garbi batez mende hartu baizituen Gasteizko Andra Mari ferian.

Erronka hor dago.

HAMAIRUA ZENBAKI ONA DA

2019-03-22

Azken albisteak

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store