Ibai Zabalak bere azken partida jokatuko du pilotari profesional moduan larunbatean, Amorebieta-Etxanon

2008ko maiatzaren 23an egin zuen debuta Ibai Zabalak profesionaletan, Elorrion, eta harrezkero, 500 partidatik gora jokatu ditu berriztarrak.

Debuta egin eta hurrengo urtean, 2009an, Promozio mailako Binakako txapeldunordea izan zen eta urte bat beranduago, 2010ean, txapela jantzi zuen. 2013an Aimar Olaizolarekin batera jokatu zuen Binakako txapelketa.

Bihar, Amorebieta-Etxanoko pilotalekuan jokatuko du Ibai Zabalak bere azken partida pilotari profesional moduan. Lagun artean egingo du agurra Bengoetxea VI.a bikote duela Ezkurdia eta Tolosaren aurka.

Jaialdirako sarrerak salgai daude https://entradasfronton.com/es/ web orrialdean eta baita Amorebieta-Etxanoko Venecia kafetegian (652776862).

2021-07-16

Azken albisteak

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

2026-07-01

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

Altuna III vs Zabala eta Laso vs Peña II partidetako irabazleek uztailaren 7ko finalerako txartela lortuko dute.

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

2026-06-27

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Sestaon, eta biharko Gernikako kanporaketako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store