Imazek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ander Imaz akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste 3 urtez luzatzeko.

Oiartzungo atzelariak adierazi duenez, “kontratu berritzea joko momentu onean dator”. “Denboraldia oso ondo doa Binakako Txapelketako finalerdietara heldu eta uda ona egin ostean”, azpimarratu du. Amaitzear dagoen denboraldia, urriaren 4-6 artean Nafarroa Arenan jokatuko den CaixaBank Mastersarekin borobildu nahi duela nabarmendu du pilotariak.

Ander Imazek bihar bertan estreinatuko du kontratu berritzea Logroñoko San Mateoetan. Baikoko bere taldekideekin batera Urzante Erronka irabazten saiatuko da.

Imazek kontratua berritu du Baikorekin

2024-09-27

Azken albisteak

Senar-Lizeagak eta Salaberria-Bikuñak gainditu dituzte San Fermin Serie B Torneoko kanporaketak

2026-07-05

Senar-Lizeagak eta Salaberria-Bikuñak gainditu dituzte San Fermin Serie B Torneoko kanporaketak

Senar-Lizeagak 22-20 garaitu dituzte Amiano-Landa, eta Salaberria-Bikuñak 22-19 irabazi diete Elordi-Aldaberi Elgetan jokatutako kanporaketetan.

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

2026-07-04

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

Gaur gauean, Donostian, Lasok 22-6 irabazi dio Peña II.ari lehen finalerdian, eta Altuna III.ak 22-17 gainditu du Zabala bigarren finalerdian. Bi irabazleak astearte goizean lehiatuko dira Nafarroa Arenako finalean.

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

2026-07-01

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

Altuna III vs Zabala eta Laso vs Peña II partidetako irabazleek uztailaren 7ko finalerako txartela lortuko dute.

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store