Iraitz Zubizarretak irailaren 26an egingo du debuta Baiko Pilotarekin Ataungo Auzoeta pilotalekuan

Hasiera batean, bere debuta maiatzaren 9rako aurreikusita bazegoen ere, Covid-19ak eragindako osasun krisiak profesional mailara egin beharreko saltoa zapuztu zuen. Data aldaketarekin, baina tokia errespetatuz, Zubizarretak bere jaioterriko, Ataungo, Auzoeta pilotalekuan debutatuko du irailaren 26an. 

21 urteko aurrelari ataundarra herriko pilota eskolan hasi zen jokatzen eta ondoren Lapke-ko (Lazkaoko Antzar Pilota Kirol Elkartea) harrobian hazi zen.
Afizionatu mailan bildutako erregistroak bikainak izan dira:

• 2019ko Diario Vasco Txapelketa

• 2019ko Euskal Liga

• 2017-2018-2019ko Gipuzkoako Txapelketa  

• 2018-2019ko Euskal Herria 4 1/2 Elite Txapelketa

• 2019ko Joxean Tolosa Txapelketa

• 2019ko Lezoko Torneoa

2019ko Urdulizko Torneoa

• 2018ko Antiguako Torneoa

Iraitz Zubizarretak irailaren 26an egingo du debuta Baiko Pilotarekin Ataungo Auzoeta pilotalekuan bere lagun eta senideen aurrean. 

2020-09-24

Azken albisteak

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store