IRUÑA ETA DONOSTIA FINALAURREKOETAKO LEHEN HITZORDUAK

Binakako txapelketaren finalaurdenak bukatu ondoren aste buru honetan jokatuko diren final-aurrekotako lehenengo txandaren partidak Iruñan eta Donostian izango dira.
Lehenengo norgehiagoka Iruñan izango da hilaren 25ean. Labrit pilotalekua eta Tele 5eko Fronton saioaren ikusleak urrenez urren Oier Zearra eta Iñaki Otxandorenaz lagunduta arituko diren Olaizola anaien arteko lehia interesgarri baten lekukoak izango dira. Partida hauetako pilota aukeraketa asteazkenean goizeko 11:30etan izango da.
Martinez de Irujo-Eulate eta Bengoetxea VI.a-Patxi Ruiz sailkatu berriak, aurrez aurre ipiniko dituen bigarren partida, igandeak 26 Donostiako Atano III.a frontoian jokatuko da eta ETB 1ek emango du. Pilota aukeraketa ostegunean 11:30etan izango da.

2019-03-22

Azken albisteak

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store