Joma Esku Pilota Enpresen Ligako hornitzaile teknikoa izango da

Baikok eta Aspek Joma kirol marka jantziko dute. Honekin kirol dibertsifikazioaren eta errendimendu altuaren aldeko apustua indartu du markak.

Jomak eta Esku Pilota Enpresen Ligak akordio bat lortu dute marka hornitzaile tekniko ofizial berria izateko. Lankidetza horri esker, Jomak ekipamendua emango dio talde teknikoari, kalitate goreneko kirol materialaren garapenean duen esperientzia eskainiz. Esku Pilota Enpresen Ligako bi enpresa profesionalekin elkartzen da Joma.

Akordio honekin, Jomak Esku Pilota Enpresen Ligaren zerbitzura jartzen du ehungintzako diseinuan eta teknologian berritzeko duen gaitasuna, kirolariei erosotasuna, erresistentzia eta errendimendu handia bermatuz. Joma 140 herrialde baino gehiagoko merkatuan dago gaur egun, eta aliantza hori beste urrats bat da bere hedapen eta dibertsifikazio estrategian, kirol emergenteak, globalak eta tradizionalak integratuz.

Denboraldi honetako 4 1/2ko txapeldunak, Unai Lasok, Buruz Buruko txapeldunak, Jokin Altunak, eta Jon Mariezkurrenak eta Jose Javier Zabaletak Jomak diseinatutako ekipamendu berria probatzeko aukera izan dute.

2025-09-19

Azken albisteak

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store