JOSTURAZKO HIRU PUNTU EMAN DIZKIOTE LEIZARI ENTRENAMENDUAN PILOTAKADA BATEN ONDORIOZ

Iñigo Leizak pilotakada bat hartu zuen buruko ezkerraldean Ibai Zabalaren ihes egindako baten ondorioz atzo arratsaldez Lemoan egindako entrenamenduan.

Anbulatoriora joan zen eta bertan hiru puntu jarri zizkioten baita hospitalera bada ez bada joateko aholkua ere. Ez zen inolako arazorik izan eta datorren larunbatean hiru puntu horietaz josita jokatuko ditu lemoarrak.

Eguerdian pilota aukeraketa egon da Eibarren eta Olaizola II.ak Mendizabal II.arekin batera pilotak hartu dituzte -Aimar takorik gabe- dana ondo izan delarik.

Olaizola II.ak-Mendizabal II.ak: 106,5-105,4-106 g.
Xala-Pascual: 104,7-104,6-104,5 g.

Tolosan Berasaluze VIII eta Begino baino ez dira agertu eguraldia dela eta Mtz. de Irujok eta Goñi III.ak bidaia ez egitea nahiago izan omen dutelako.
Asegarcekoek 106, 105,4 y 106,2 gramotako pilotak hartu dituzte.

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

2026-08-11

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

22-12 gainditu dituzte Peña II-Albisu Donostia Hiria Torneoko lehen finalerdian. Asteazken honetan jokatuko da bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artean. Serie Bn, Amiano-Ugartemendia sailkatu dira.

Zabala-Iztuetak lidergoari eutsi diote CaixaBank Mastersean

2026-08-09

Zabala-Iztuetak 22-19 gainditu dituzte Elordi-Landa Bastidan eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute. Serie Bn, Jaka-Eskuzak ere lider jarraitzen dute, beste garaipen bat lortuta.

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

2026-08-09

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

Mariezkurrena II.ak eskuko mina du eta Landak ordezkatuko du igande honetan CaixaBank Masterseko partidan Bastidan.

Zabala-Zabaletak eta Larrazabal-Mariezkurrena II.ak jokatuko dute Andre Maria Zuria Torneoaren finala

2026-08-06

Zabala-Zabaletak gainditu dute Gasteizko torneoko bigarren finalerdia Altuna III-Rezusta kanpoan utzita. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute eta Amiano-Landaren aurka jokatuko dute larunbateko beste finalean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store