Larunbat honetan hasiko da Buruz Buruko 2023 Promozio Txapelketa

Txapelketa asteburu honetan hasi eta maiatzaren 27an amaituko da Labriteko finalarekin
Agirre, Bakaikoa, Larrazabal, Zubizarreta III, Egiguren V.a, Exposito, Salaberria eta Zabala txapela irabazten saiatuko dira
Lehiaketa final-laurdenetako liga batekin hasiko dute, eta ondoren, finalerdiak eta finala jokatuko dituzte

Bilbo, 2023ko apirilaren 11

Buruz Buruko Promozio Txapelketa irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera gaur goizean Bizkaia Frontoian egindako aurkezpenean. Baiko Pilotako lau ordezkari eta Aspeko beste lau ahaleginduko dira maiatzaren 27ko finalean txapela janzten.

Asteburu honetan bertan jokatuko da final-laurdenetako ligako lehen jardunaldia. Bakaikoak eta Zubizarreta III.ak larunbatean estreinatuko dute txapelketa Labriten. Igandean Eibarren norgehiagoka bikoitza izango da. Alde batetik, Zabala-Salaberriak jaialdiari hasiera emango diote, eta bestetik, Egiguren V-Expositok Astelenako hitzordua itxiko dute. 
Astelehenean, Zumaian, Agirre-Larrazabalek Buruz Buruko Promozio Txapelketako lehen jardunaldiari amaiera emango diote.

Atsedena lehenengo jardunaldiaren ondoren eta finalerdiak baino lehen

Lehen jardunaldia jokatu ondoren, zortzi pilotariek astebeteko atsedena izango dute final-laurdenetako ligako hurrengo bi jardunaldiei aurre egin baino lehen. Behin lehen fase hau amaituta, sailkatutako lau pilotariek astebeteko atsedena hartuko dute berriro finalerdiak baino lehen.

Aurreneko jardunaldiko jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu ahal izango dira.

2023-04-11

Azken albisteak

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store