Lehenbiziko round-a, Olaizola II.a eta Beroizentzat

Aimar Olaizolak eta Mikel Beroizek lehenengo garaipena eskuratu dute, Euskadi Goza ezazu EPELen Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan, Berasaluze VIII.a eta Albisu 15-22 menderatuta, Bilboko Bizkaia frontoian jokaturiko partidan.

Estrategian oinarritutako neurketa izan da eta ez da beste norgehiagoetan azaltzen den joko alaia ikusi. Bi bikoteek, puntuak zuen garrantziaz jabetuta, partidaren erritmoa neurtu dute, eta horren erakusgarri, Olaizola II.ak eta Berasaluze VIII.ak ohikoa den tantu kopuru baxuagoa gauzatze izana da, 8na alegia.

Atzealdean, aurrez aurreko borroka izan da, eta lehia horretatik huartearra irten da garaile, izan ere, bere ohiko segurtasunaz erakusteaz gain, ondo baztertu du pilota.

Datuak:
63 min.
491 pilotakadak
Berasaluze VIII: sake bat, 2 falta, 8 tanto, huts bat.
Olaizola II: 3 sake, 8 tanto, huts bat.
1-1 1-4 3-4 3-6 7-6 7-7 8-8 8-13 10-14 11-14 11-18 15-18 15-22.

2019-03-22

Azken albisteak

Larrazabal-Mariezkurrena II.a Andre Maria Zuria Torneoaren finalera sailkatu dira

2026-08-05

Larrazabal-Mariezkurrena II.a Andre Maria Zuria Torneoaren finalera sailkatu dira

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-13 garaitu dituzte Laso-Albisu Gasteizko torneoko lehenengo finalerdian. Serie Bn, Amiano-Landak 22-12 irabazi diete Zubizarreta IV-Arangureni. Bi bikoteak larunbateko finaletan izango dira.

Ezkurdia-Albisuk garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-04

Ezkurdia-Albisuk garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

Ezkurdia-Albisuk tanto bakarragatik menderatu dituzte Laso-Martija Beran.

Larrazabal-Zabaletak lehenengo puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-02

Larrazabal-Zabaletak lehenengo puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Larrazabal-Zabaletak 22-20 irabazi diete P.Etxeberria-Iztuetari Lizarran, eta lehen puntua lortu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn, Jaka-Eskuzak Salaberria-Morgaetxebarria gainditu dituzte.

Elordi-Mariezkurrena II.ak bigarrena ere irabazi dute CaixaBank Mastersean

2026-07-31

Elordi-Mariezkurrena II.ak bigarrena ere irabazi dute CaixaBank Mastersean

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-6 garaitu dituzte Altuna III-Imaz Oiartzunen, eta bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn, Amiano-k 22-5 irabazi diete P.Etxeberria-Landari.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store