MEGAk profesionalen esku pilota partidak emango ditu

Bainetek eta MEGAk bat egin dute esku pilota profesionala zabaltzeko.

Igande honetatik aurrera, urriak 12, 10:00etan, MEGA kanalean, Sergio Vegasen eskutik, “FRONTÓN MEGA” esku pilota profesionalaren emanaldiak hasiko dira. Lehen saio honetan, gaur egun pilotari profesionalak jokatzen ari diren 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako Ezkurdia eta Larrazabalen arteko partidaz gozatu ahal izango da. Emankizun hauetan, sei txapela irabazitako Ruben Beloki pilotari ohi profesionalaren laguntza berezia izango dute.

Igande honetan “FRONTÓN MEGA”-n ikusi ahal izango den Ezkurdia-Larrazabal norgehiagokak final-laurdenetako ligari hasiera emango dio. Fase honetan lortutako puntu bakoitza oso garrantzitsua izango da finalerdietara sailkatu ahal izateko.

Larrazabal eta Ezkurdia etxeko lanak eginda iritsi dira partidara, final-zortzirenetako kanporaketan euren aurkariak mendean hartuta. Amurrioko aurrelariak Zubizarreta III.a txapelketatik kanpo utzi zuen Eibarko Astelena pilotalekuan 22-15eko emaitzarekin, eta Ezkurdiak ostiralean lortu zuen txartela Zallan, Elordi 22-17 mendean hartuta.

Emisioak igandero izango dira, 10:00etan, MEGA kanalean.

2025-10-10

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store