MENDIZABAL ETA ESKUDERO LAUGARREN GARAIPENAREN BILA LAUDION

Laudioko Aretako pilotalekua, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Mendizabalek-Eskuderok eta Arretxe II.ak-Beginok jokatuko duten Binakako Izar Berrien Txapelketaren final-laurdenetako partidaren lekukoa izango da.
Final-aurrekotarako pasea lortuta daukaten Mendizabal eta Eskuderorentzat final-laurdenetako ligatxoaren azken partida izango da eta irabaziko balute fase honetako lehenengo sailkatuak izango lirateke. Gorriz jantzita arituko den bikoteak orain arte jokatutako partida guztiak irabazi ditu.
Bere aldetik Arretxe II.ak eta Beginok partida bakar bat jokatu dute eta Saralegi eta Urrizelkiren aurrean 22 eta 21 galdu zuten.
Lehiaketa hau Vocento taldeko Castilla eta Leon, La Rioja eta Euskadiko telebistetako emisoreek “De frontón en frontón” saioan emango dute.
Orain arte jokatu diren partida guztietako emaitzak web honetako “Txapelketaren egutegia ” sailaren “Izar Berrien Binakako Txapelketa ” atalean ikus ditzakezue.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store