MENDIZABAL II: “PARTIDUZ PARTIDU FORMA ONA HARTZEN ARI NAIZ”

Datorren ostiralean Oier Mendizabalek Aratz Mendizabalen aurka jokatuko du Muskiz (Bizkaia) herrian Sustapen Lau eta Erdiko I.BBK Txapelketako finalean.
Oierrek 2005ko ekainean egon zuen debuta profesionaletan eta harrez geroztik enpresako bi finaletan sartu da: bigarren mailako Binakako eta Lau eta Erdiko finaletan. Honi buruz eta beste hainbat gaitaz mintzatu gara Hernaniko pilotariarekin.

-Urte betean eta bi finaletan sartuta.
Bai, hala da, baina horrek ez du ezertarako balio baldin eta aurrera ez baduzu egiten. Hobetu behar da, gora joan behar dut.

-Ostiral honetan Aratz izango duzu aurrean. Zelan ikusten duzu partidua?
Beno. Finalaurreko ligaxkan galdu egin nuen baina partidu guztiak ezberdinak dira. Nik nire jokua egin behar dut, hots, luze piloteatu eta aukera ikusten dudanean tantua bukatu. Argi dago ez naiz bere aire jokuan sartu behar.

-Zer moduz entrenatzen?
Asteartean Albizurirekin frontoi saioa egin nuen 45 minutuz eta asteazkenean ariketa fisikoak egiten aritu naiz.

-Nor izango duzu botillero?
Jon Zabala. Nire laguna da eta afizionatu mailan ibilitako pilotaria da.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store