OINATZ LOTSAGABEA

2002ko urriaren 5ean Labriten debuta egin zuenetik asko aldatu dira gauzak Oinatz Bengoetxearentzat. Afizionatu mailan maila ezinhobea eman ostean profesionaletan ibilbide gogorrari ekin zion leitzarrak hainbat gorabehera tartekatuz. Egun goian kokatua dugu eta handiekin alderatuz gero egurra ematen hasia da Oinatz.

Datorren larunbatean Titin III.arekin izango da aurrez aurre baina norgehiagokak ez dio nafarrari logura inolaz ere kentzen, izan ere, urtebete eta erditik hona berarekin jokatutako zazpi partiduetatik bost irabazita dauzka Oinatzek.
Adarraga pilotalekuak ere ez du Augusto babesten aurtengo EPELen binakako txapelketako finalzortzirenetan Bengotxea VI.aren aurrean 16-22 emaitzaz amore eman behar izan baitzuen.

OINATZ LOTSAGABEA

2019-03-22

Azken albisteak

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

2026-10-23

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

P.Etxeberriak 22-13 irabazi dio Muruari final-laurdenetako bigarren jardunaldiaren hasieran, Tafallan. Serie Bn, Amianok Eskiroz gainditu du.

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-10-22

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Erik Jaka akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store