OLAETXEA ETA ALBISUK BBK PROMOZIO BINAKAKO TXAPELDUNAK IZENDATU DITUZTE BEREN BURUAK

Asegarcekoak diren Mikel Olaetxeak eta Jon Ander Albisuk BBK Binakako Promozio txapeldunak izendatu dituzte beren buruak gaur Tolosako Beotibar pilotalekuan Gorka eta Merino I.a 22-16 menderatu ostean. Finalak aparteko giroa eduki du, izan ere lau pilotarien zale mordo bat etorri da frontoi gipuzkoarrera.

Partiduko protagonista Olaetxea izan da. Lizartzako aurrelariak 14 tantu gauzatu ditu horietatik 6 gantxoz, pilotazaleak beren eserlekuetatik altzarazi dituztenak hain zuzen ere.
Gorriek hasiera bikaina egin dute 6-0 markadorean jarriz baina urdinek apurka apurka murriztu dute aldea eta 9-5 eta 14-13 ere lortu dute.

Hala eta guztiz ere, Mikelek zein Jon Anderrek ez dute martxa moteldu eta azken txanpan Olaetxeak egindako tantuak eta Gorkaren hutsek txapelak eman arazi dizkiote Asegarceko pilotariei.

2019-03-22

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store