OLAIZOLA II.A BELOKIREN MAMU BELTZA

Datorren ostiralean, ekainak 25, Ruben Beloki Olaizola II.arekiko zorra kentzera aterako da Andoaingo Arrate pilotalekura.

Aurtengo denboraldian, Burlatako atzelari indartsu eta lau aldiz banakako txapeldunak Aimarren kontrako jokatutako partidu guztiak galdu ditu.

Porrot bi azken hamabost egunetan gauzatu dira Gallarta eta Zeberion jokaturikoak hain zuzen ere, eta hirugarrena Bergarako Urte Berri eguneko jaialdi berezian izan zen.

Belokik ondo darrai bere jokuaren hobekuntzan eta Asegaceko lehenengo aurrelariaren estadistika apurtzen ahalenginduko da Andoaingo jaialdian.

Akuilu moduan joan den larunbateko Zeberioko patiduan bera eta Berasaluze VIII.aren aurrean Olaizola txikiak egin zuen erakustaldi aparta erabil behar izango du Rubenek.

OLAIZOLA II.A BELOKIREN MAMU BELTZA

2019-03-22

Azken albisteak

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

2026-06-27

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Sestaon, eta biharko Gernikako kanporaketako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

2026-06-21

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Zubizarreta IV.ari Muskizen, eta Peña II .aren aurka jokatuko du Sestaon datorren asteazkenean. Salaberriak Elordi kanporatu du Zaldibarren, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du Hernanin ostegunean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store