OLAIZOLA II.A ETA BEGINO TXAPELKETAKO BURUAK DIRA JADA

Asegarceko bikotea osatzen duten Olaizola II.a eta Begino Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako buruan jarri da gaur Eibarko Astelena pilotalekuan Xala eta Barriola 22-19 garaitu eta gero.

Partida ederra katedralean bete duen pilotazale mordoak dastatu ahal izan duena, izan ere emozio non nahi egon da eta goi mailako tantoak jokatu dituzte lau pilotariek.
Neurketaren giltza atzealdean izan da. Bertan Barriola eta Beginoren arteko borroka protagonista izan da eta esan behar da azkenean Auzatarra suertatu da irabazle.

Aritzen zigorraz gain Abelek Olaizola II.aren erasoa ere pairatu behar izan du; goizuetarrak ederki gozatu du pilotaz atzealdera bidaltzerakoan eta horren seinalea lortu duen errebotea da. Azken txanpan nekeak Leitzako atzelaria hartu duela nabaria izan da.
Xalak partidu irregularra jokatu du eta zenbait unetan hotz antzeman zaio kantxan.

Lehia gogorra Adarragan

Olaizola I.ak eta Belokik ez dute Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako beren bigarren puntoa lortzerik izan Logroñoko Adarraga pilotalekuan Titin III.ak eta Paskualek 22-20 menderatuta izan eta gero.

Partidu zati gehienean Asegarceko bikotea nagusi izan da. Asierrek zein Rubenek abiadura handiz jo diote pilotari eta Paskualek errebote inguruetatik bere burua defenditu behar izan du baina sendo egon da. Titin III.aren hasiera motela izan da baina ondoren bere errematatzeko trebetasuna atera du eta 14-18 izatetik 19na egotera eraman du markadorea.
Gorrien bi tanto eta Belokiren huts batek garaipena eta puntoa eman diote Aspekoei.

Sailkapena.

2019-03-22

Azken albisteak

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store