OLAIZOLA II.A “GONZALEZ PILOTARI ARRISKUTSUA DA”

Aimar Olaizola eta Sebastien Gonzalez Labrit pilotalekuan azaldu dira gaur eguerdian datorren larunbatean eskuz banakako finalerdiko partiduan erabiliko dituzten pilotak aukeratzera. Ez da inolako kexarik izan materialarekin eta bi pilotariak ados geratu dira pilotekin.

Txapeldunak frontisetik gutxi atera eta lurretik azkar doazen pilotak aukeratu ditu. Partiduari buruz honela mintzatu da “Gonzalez pilotari arriskutsua da. Joku azkarra egiten du, boleaz eta sotamanoz aritzean ez dizu tokia eroso hartzen eta kolpe indartsua dauka. Ni pilota gurutzatzen saituko naiz airez sar ez dadin. Saketan normal sakatuko dut, eta min egiten ez badiot eskubira sakatuko diot”.

Gonzalezek ilusioz irtengo dela aipatu du eta urtetik urtera hobetzen saiatzen dela esan du “Olaizola oso pilotari azkarra da eta beraren kontra jokatzerakoan ahalik eta akats gutxien egin behar duzu. Partida gogorra egiten ahaleginduko naiz”. Pilotalekuaz itaunduta “Labrit frontoi ona da” aitortu du iparraldekoak.
Bere pilotak bizitsuak direla adierazi du Sebastianek.

Olaizola II: 104,1-105,6
Gonzalez: 105,4-105,5

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store