Olaizola II.ak 2021 amaierara arte berritu du kontratua Baikorekin

Goizuetako aurrelariak bere egungo enpresarekin duen harremana datorren urtearen amaierara arte luzatu du.
Gaur egun CaixaBank Mastersean murgilduta dago eta urrian Binakako Txapelketako finalerdiak jokatuko ditu Aimar Olaizolak. Kontratua berrituta, bere kirol ibilbide luze eta arrakastatsuari tituluak gehitzen jarraitzeko aukera izango du.

Olaizola II.ak 1998ko apirilaren 12an egin zuen debuta Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan eta profesional bezala egin dituen 22 denboraldietan 14 txapel lortu ditu hiru txapelketa ofizialetan; lau Buruz Buruko Txapelketan, zazpi Lau t ‘erdian eta beste hiru Binakakoan.

2020-08-11

Azken albisteak

Laso-Martija CaixaBank Mastersetik kanpo geratu dira

2026-09-13

Laso-Martija CaixaBank Mastersetik kanpo geratu dira

Laso-Martijak 22-16 galdu dute Zabala-Iztuetaren aurka Arnedon, eta ondorioz Ezkurdia-Albisu sailkatu dira finalerdietara.

Ezkurdia-Albisuk aukerei eusten diete CaixaBank Mastersean

2026-09-12

Ezkurdia-Albisuk aukerei eusten diete CaixaBank Mastersean

Ezkurdia-Albisuk 22-20 irabazi diete Larrazabal-Zabaletari Altsasun, eta Laso-Martijaren porrotak bihar Arnedon finalerdietarako txartela emango lieke. Serie Bn, Jaka-Eskuzak 22-17 gainditu dituzte Murua-Eskiroz Baños de Rio Tobian eta finalerako sailkatu dira.

Elordi-Mariezkurrena II.ak garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

2026-09-11

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-10 irabazi diete Artola-Rezustari Hondarribian, eta lider jarri dira Zabala-Iztuetak igandean Arnedon egiten dutenaren zain. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak 22-10 irabazi diete Amiano-Gabirondori eta finalera sailkatu dira.

CaixaBank Masterseko azken jardunaldi zirraragarria irekiko du Hondarribiak

2026-09-11

CaixaBank Masterseko azken jardunaldi zirraragarria irekiko du Hondarribiak

Asteburu honetan CaixaBank Masterseko sailkapen ligako azken jardunaldia jokatuko da Hondarribian, Altsasun eta Arnedon.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store