OLAIZOLA II.AK BENGOETXEA VI.A MENDEAN HARTU DU ETA XALAREN AURKA JOKATUKO DU FINALEAN

Dagoeneko ekainaren 12an EPELen Eskuz Banakako Txapelketako finalean Xalaren aurka jokatuko duen beste finalista dugu: Olaizola II.a Goizuetako pilotariak 22-12 irabazi dio Bengoetxea VI.ari Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokaturiko partidan.

Erritmo itogarriz jokatutako neurketa izan da eta jokaldi zehatz batzuetan erabaki da. Olaizola II.a barkatzen ez duen pilotaria da ezta oparirik egiten dituenetarikoa ere. Eta hor izan da partiduaren gakoa.

Tanto batzuk bukatzerako orduan Bengoetxea VI.ak bere burua saldu edo huts egin du eta hor Aimarrek ez du inolako gupidarik eduki. Gainera pilota gurutzatu du eta amaitzeko orduan zeharo asmatu du.
Oinatzek bere ohiko sotamano handia erakutsi du baita aurkaria estutuz, izan ere 15-14 egon dira markadorean Leitzako pilotariak 15-8tik 6 tantoko erremontada bat eginda.

2019-03-22

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store