OLAIZOLA II.AK ETA BEGINOK, LAUTIK LAU

Olaizola II.ak eta Beginok osatzen duten bikoteak bere laugarren puntoa lortu du gaur Tolosan Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako final laurdenetako ligako partiduan Olaizola I.a eta Beloki 10-22 menderatu ostean.

Partidu eroso jokatu dute urdinek eta 10-13 markadorean zela oreka egon den arren ez dute arazo handirik izan garaipena eskuratzeko. Lehen zatian 3-10 egon dira irabazten baina huts batzuk direla eta, gorriak hurbildu egin dira.
Beginok pilotakada ederrak eman ditu eta honek Olaizola II.aren lana erraztu du. Belokik ahal den moduan eutsi dizkio Auzako erasoei eta Olaizola I.ak une gutxitan agindu du.

Sailkapena.

OLAIZOLA II.AK ETA BEGINOK, LAUTIK LAU

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

2026-08-11

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

22-12 gainditu dituzte Peña II-Albisu Donostia Hiria Torneoko lehen finalerdian. Asteazken honetan jokatuko da bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artean. Serie Bn, Amiano-Ugartemendia sailkatu dira.

Zabala-Iztuetak lidergoari eutsi diote CaixaBank Mastersean

2026-08-09

Zabala-Iztuetak 22-19 gainditu dituzte Elordi-Landa Bastidan eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute. Serie Bn, Jaka-Eskuzak ere lider jarraitzen dute, beste garaipen bat lortuta.

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

2026-08-09

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

Mariezkurrena II.ak eskuko mina du eta Landak ordezkatuko du igande honetan CaixaBank Masterseko partidan Bastidan.

Zabala-Zabaletak eta Larrazabal-Mariezkurrena II.ak jokatuko dute Andre Maria Zuria Torneoaren finala

2026-08-06

Zabala-Zabaletak gainditu dute Gasteizko torneoko bigarren finalerdia Altuna III-Rezusta kanpoan utzita. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute eta Amiano-Landaren aurka jokatuko dute larunbateko beste finalean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store