OLAIZOLA II.AK MIN HARTU DU ESKUBIKO BELAUNEAN ETA ERRESONANTZIA BAT EGINGO DIOTE

Aimar Olaizolak lesionatuta utzi behar izan du Labriteko kantxa Patxi Ruizeren kontrako partiduan 5-7 markadorean zela, eskubiko belaunean min hartu eta gero.
Goizuetako pilotariak bapateko mina nabaritu du kanpoko aldean estropezu egiterakoan eta lurrera erori da minez keinuka. Ezin izan du bere kabuz jeiki eta lagundurik joan behar izan du aldageletara heltzeko.

Han Txema Urrutia sendagileak aztertu du eta Iruñako Medicis klinikara erresonantzia bat egitea erabaki du lesioaren zer mailatakoa den jakiteko. Datozen ordutean jakingo da emaitza.

Une horretarate partidu bikain suertatzen ari zen, izan ere, bi pilotariek aparteko jokaldiak gauzatzen ari ziren eta. Harmailetan giro akaragarri izan da.

ERRESONANTZIAREN EMAITZA

21:00 etan erresonantziaren xehetasunak jakin izan dira eta hauxe da emaitza:
Atzekaldeko ligamento gurutzatuaren haustura azaltzen da. Hala ere, erresonantziak ez du erabateko zehaztasuna ematen, beraz, hazidura desagertzen denean azterketa klinikoa egin behar zaio apurketa partziala edo osoa den ezagutzeko.

2019-03-22

Azken albisteak

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store