Olaizola II.aren agurra

Aimar Olaizolak bere azken partida jokatu du gaur Goizuetan, bere jaioterrian. Profesional moduan, zuriz jantzita jokatu duen azkena izan da. Imaz lagun duela Jakaren eta Aretxabaletaren aurka lehiatu da. Bere ibilbide profesionalean hainbeste arrakasta eragin dizkion gantxoa baliatuz itxi du Aimar Olaizolak partida.

Partidaren amaieran, Goizuetako herriak merezitako omenaldia eskeini dio txapeldun handiari.

Olaizola II.a profesionaletan 1321 partida jokatuta, eta 26 finaletan 14 txapel irabazita agurtu da gaur.

Pilotalekua: Goizueta

Emaitza: Olaizola II-Imaz 22-14 Jaka-Aretxabaleta

Partidaren iraupena: Ordu 1

Pilotakadak: 519

Gorriz (Olaizola II-Imaz): 15 tanto egin dituzte eta 4 galdu

Urdinez (Jaka-Aretxabaleta): 10 tanto egin dituzte eta 7 galdu

Aurreneko partida: Salaberria-Erasun 18-10 Zubizarreta III-Elizegi

Olaizola II.aren agurra

2021-11-14

Azken albisteak

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store