OLAIZOLA II “LEHEN PARTIDUA ZAILAGOA DA BETI”

Aimar Olaizola eta Patxi Eugi Labrit pilotaelkuan azaldu dira gaur eguerdian datorren astelehenean, maiatzak 1, jokatuko duten txapeketako partidarako pilotak aukeratzen.
Biak ados geratu dira hartutako pilotekin eta ez da inolako kexarik izan.
Txapeldunak bizitsua den pilota bat eta azpitik ondo doan beste bat aukeratu ditu. Eugik aldiz irteera duten laru bueltako bi pilotak hautatu ditu.

Txapeldunak zera esan du prentsaurrekoan: “txapelketan sartzen zaren lehen partidua pixka bat zailagoa da kantxa falta eta tensioa oraindik dastatu ez duzulako. Eugi banaka partiduetan pilotari osoa da eta irabazteko aurkari zaila da”. Aimar Belokirekin entrenatzen geratu da.
Eugi honelaxe mintzatu da kazetarien aurrean: “Nik Aimar irabaztea ez litzateke inolako sorpresa izango”.

Pisuak honako hauek izan dira:
Olaizola II: 104,3-104,5.
Eugi: 102,9-104,8.

2019-03-22

Azken albisteak

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store