OLAIZOLA II: “NAFARROAKO LAU ETA ERDIKO PARTIDUA BESTELAKO NEURKETA IZAN ZEN”

Eguerdian Aimar Olaizolak eta Mtz. de Irujok bat egin dute Ogeta pilotalekuan larunbateko partiduko pelotak aukeratzeko. Aimar gustora geratu den bitartean Mtz. de Irujo erabat konforme ez omen da izan.
Kazetari pilo baten aurrean zera adierazi dute bi pilotariek:

Olaizola II: “Ni gustora geratu naiz materialarekin. Bere pilotak pixka bat biziagoak omen dira”.
Orain ni oso ondo ikusten dut nere burua eta hura ere nahiko sendo ikusten dut.
Nahiz eta Nafarroako Lau eta Erdiko finala galdu hau bestelako partidua da. Irujoren kontra luze jokatuko dut. Tantuak azkarrago bukatu behar izango dut. Juanek ere piloteoan eroso dabil eta bi esku onak ditu”.

Irujo gogoz kontra ez

Mtz. de Irujo: ” Ez naiz gogoz kontra geratu. Nireak bote handiagokoak dira eta mugitzeko ere zailagoak. Aimar txapelduna eta faboritoa da eta bera gainditzeko joan den larunbatean baino hobeto jokatu beharko dut zailagoa ipiniko dit eta. Gakoa betikoa da, hots, 6an euki eta aukera denean tantua bukatu. Partidua luze ez izatea espero dut. Badakigu bere jokua pilotaeoan datza, hau da, pilotakada asko eman eta larri ikusten zaituenean sartu egiten dizu”.

Mtz. de Irujo: 103,4 – 104,4 gramo.
Olaizola II: 103,5 – 105,2 gramo.

2019-03-22

Azken albisteak

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store