OLAIZOLA II “OLAIZOLA II.AK IRABAZTEN DUENEAN KAZEARI BATZUEI EZ ZAIELA GUSTATZEN EMATEN DU”

Aimar Olaizola eta Mtz. de Irujo Gasteizko Ogueta pilotalekuan egon dira eguerdian datorren igandean jokatuko duten Lau t´Erdi txapelketako ligaxkaren garrantzi handiko azken partidurako pilotak aukeratzen.

Olaizola II.ak 106,8 eta 104,7 gramoko pilotak aukeratu ditu, Mtz. de Irujok 106,3 eta106 gramokoak hartu dituen bitartean.
Asegarceko pilotariaren lotea Punparena da eta baxuagoa omen da.
Aspeko pilotariarena, berriz, Ciprik egindakoa da eta biziagoa.

Egin den prentsaurrean honako adierazpenak egin ditu Goizuetako pilotariak:

“Gustora geratu naiz pilotekin. Polemika guzti hau prentsak sortu du. Ematen du Olaizola II.ak irabazten duenean kazetari batzuei ez zaiela gustatzen eta garaipena materialagatik izan dela.
Partiduari buruz, zaila izango da ustean nago baina aurreko partiduetan emandako mailari eutsiko diot. Partidua bizkorra izango delakoan nago Irujok pilotari abiadura handia ematen dio eta.
Juan nere aurkaririk arriskutsuena dela aipatzen dutenean egia ez dela diot. Juan edozein pilotarirentzat da aurkari zaila.
Matematikak ez zaizkit axola markadoreari begira gabe irabaztera irtengo naiz eta.
Uste dut beste urtetan bezalako joku mailan nagoela, kontua da sorbaldaren lesioa dela eta piloteoari apur bat gutxiago jotzen diodala eta airez jokatzeko behartuta izan naizela”.

2019-03-22

Azken albisteak

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

2026-06-01

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Aitor Aranguren akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

2026-05-27

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

Artolarentzat bere bigarren buruz buruko finala izango da, eta Dariorentzat bere lehenengo final handia.

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store