OLAIZOLA II: “TXAPELARI EUSTEA GARESTI DAGO”

Lau eta Erdko egungo txapelduna atzo atera zen Balmasedako kantxara Agirrerekin lagunduta estraineko ikutuak ematera. Partidurik ez zen egon entrenamendua kontaktua eta distantzia hartzeko baino ez zen eta.
Pilotaleku ona omen da Aimarrentzat bertan jokatutako partidu bietan irabazi baitu: 2002an Goñi III.aren kontra eta 2004an Agirreren aurka. Bere ustez frontoi ona da “Frontis eta zorua nobleak dira. Frontoiaren aldetik ez da inolako arazorik izango”.

Partiduak kantxan irabazi behar dira

Txapelketari buruz zera adierazi digu asegarce.com-en “Nahiz eta jendearentzat Gonzalez aurkaria erraza izan ni ez nago ados. Gure artean jokatutako 4 partiduak nire aldera etorri dira baina partiduak jokatu behar dira. Atzo Tolosan ongi ikusi nuen. Sebastien arriskutsua da”.

Txapelari nola eusteaz galdetuta honela erantzun zigun “Tituluari eustea garesti dago. Txapelketa irekia da oso. Gauden pilotari guztiok aukera dugu txapela lortzeko. Dena den nik ez dut horretaz pentsatzen, lehenengoz Gonzalezen partida irabazi behar dut”.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store