Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Bilbo, 2026ko martxoaren 31

Buruz Buruko Txapelketa irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera gaur goizean egindako aurkezpenean. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira maiatzaren 31ko finalean txapela janzten.

Gaur goizean Bilboko Bizkaia Frontoian egindako aurkezpenean izan dira Joserra Garai Pelota Pro Ligako kontseilari delegatua, Juan Pedro Badiola CaixaBankeko Ipar Lurralde zuzendaria, Unai Iglesias Baiko Pilotako arduradun komertziala eta Inaxio Errandonea Aspe Pelotako arduradun komertziala.

Ostiralean Bastidan hasita

Asteburu honetan bertan jokatuko dituzte final-zortzirenetako kanporaketak. Dariok eta Elordik ostiralean ekingo diote lehiaketari Bastidan; larunbatean, Zabalak eta Bakaikoak Logroñon neurtuko dituzte indarrak, eta Peña II-P.Etxeberriak Zarautzen; eta igandean Ezkurdiak eta Jakak final-zortzirenetako fasea itxiko dute Lizarran. Altuna III, Artola, Larrazabal eta Laso final-laurdenetan zain izango dira.

Buruz Buruko Serie B Txapelketa

Baikok eta Aspek Serie B Txapelketako txapela janzteko hautagaiak ere aurkeztu dituzte gaur goizean Bilbon. Agirre, Alberdi II, Aldabe, Amiano, Egiguren V, Eskiroz, Murua, Rekalde, Salaberria, Senar, Zubizarreta III eta Zubizarreta IV.a. Guztiak Bakaikoari erreleboa ematen saiatuko dira, iazko txapelduna izan zena eta aurten Buruz Buruko Txapelketa jokatuko duena.

Sarrerak eskuragarri

Txapelketa bietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton atarian eskuratu daitezke jadanik.

2026-03-31

  • Altuna III, Artola, Bakaikoa, Dario, Elordi, Ezkurdia, Jaka, Larrazabal, Laso, P.Etxeberria, Peña II eta Zabala Buruz Buruko txapela janzten saiatuko dira.
  • Buruz Buruko Serie B Txapelketan Agirre, Alberdi II, Aldabe, Amiano, Egiguren V, Eskiroz, Murua, Rekalde, Salaberria, Senar, Zubizarreta III eta Zubizarreta IV.a izango dira protagonistak.
  • Bi lehiaketak final-zortzirenetako kanporaketekin hasiko dira, ondoren final-laurdenetako liga jokatuko dute, eta ondoren finalerdiak eta finala jokatuko dituzte.
  • CaixaBankek Buruz Buruko Txapelketako babesle nagusia izaten jarraituko du.

Bilbo, 2026ko martxoaren 31

Buruz Buruko Txapelketa irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera gaur goizean egindako aurkezpenean. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira maiatzaren 31ko finalean txapela janzten.

Gaur goizean Bilboko Bizkaia Frontoian egindako aurkezpenean izan dira Joserra Garai Pelota Pro Ligako kontseilari delegatua, Juan Pedro Badiola CaixaBankeko Ipar Lurralde zuzendaria, Unai Iglesias Baiko Pilotako arduradun komertziala eta Inaxio Errandonea Aspe Pelotako arduradun komertziala.

Ostiralean Bastidan hasita

Asteburu honetan bertan jokatuko dituzte final-zortzirenetako kanporaketak. Dariok eta Elordik ostiralean ekingo diote lehiaketari Bastidan; larunbatean, Zabalak eta Bakaikoak Logroñon neurtuko dituzte indarrak, eta Peña II-P.Etxeberriak Zarautzen; eta igandean Ezkurdiak eta Jakak final-zortzirenetako fasea itxiko dute Lizarran. Altuna III, Artola, Larrazabal eta Laso final-laurdenetan zain izango dira.

Buruz Buruko Serie B Txapelketa

Baikok eta Aspek Serie B Txapelketako txapela janzteko hautagaiak ere aurkeztu dituzte gaur goizean Bilbon. Agirre, Alberdi II, Aldabe, Amiano, Egiguren V, Eskiroz, Murua, Rekalde, Salaberria, Senar, Zubizarreta III eta Zubizarreta IV.a. Guztiak Bakaikoari erreleboa ematen saiatuko dira, iazko txapelduna izan zena eta aurten Buruz Buruko Txapelketa jokatuko duena.

Sarrerak eskuragarri

Txapelketa bietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton atarian eskuratu daitezke jadanik.

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store