OSTIRALEAN ZEANURIN HASIKO DA 20 PILOTARI OSATUTAKO ESKUZ BANAKAKO TXAPELKETA

Eguerdian Bilbon, Bilbao Bizkaia Kutxa-k duen hitzaldi aretoan 2008ko EPELen Eskuz Banakako Txapelketa aurkeztu da komunikabideen aurrean, txapelketan parte hartuko duten pilotariak, BBK-ko ordezkariak, bertoko kirol agintariak eta EPEL-eko buruzagiak bertan zeudelarik

2008ko EPELen Banakako Txapelketa apirilak 4an, ostirala, Eulate eta Zubietaren arteko partidaz hasiko da eta bi hilabete lehia handian pasa ondoren ekainaren 8an, zehazteke frontoian, jokatuko den finalaz bukatuko da.

Enpresa bakoitzeko 10 pilotari

Asegarcek honako pilotari hauek aurkeztu ditu:
OLAIZOLA II, BELOKI, PATXI RUIZ, BENGOETXEA VI, KOKA, LEIZA, OLAIZOLA I, PEÑAGARIKANO, AGIRRE eta BEGINO.

Aspek aldiz, zerrenda hau plazaratu du:
BARRIOLA, GONZALEZ, EUGI, MTZ. DE IRUJO, XALA, EULATE, LASKURAIN, PASCUAL, ZUBIETA eta URBERUAGA.
Txapelketaren zehaztasunak Txapelketa sailan ikus daitezke.

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-16

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Laso-Martijak 22-20 gainditu dituzte Artola-Rezusta Zarautzen, eta bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn, Salaberria-Morgaetxebarriak Zubizarreta IV-Bikuñari irabazi diete.

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-15

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Larrazabal-Zabaletak 22-16 irabazi diete Altuna III-Imazi Azkoitian, eta bigarren puntua lortu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn Amiano-Gabirondok, Murua-Eskiroz gainditu dituzte.

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

2026-08-12

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

Ezkurdia-Zabaletak tanto bakarragatik gainditu dituzte Altuna III-Rezusta bigarren finalerdian, eta ostiraleko finalerako sailkatu dira. Serie Bn Salaberria-Bikuñak lortu dute aurrera egitea.

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

2026-08-11

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

22-12 gainditu dituzte Peña II-Albisu Donostia Hiria Torneoko lehen finalerdian. Asteazken honetan jokatuko da bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artean. Serie Bn, Amiano-Ugartemendia sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store