Larrazabal-Eskirozek Binakako Serie B Txapelketako finaleko aurkaria ezagutuko dute gaur gauean

2024-03-15

Larrazabal-Eskirozek Binakako Serie B Txapelketako finaleko aurkaria ezagutuko dute gaur gauean

Agirre-Iztuetak eta Egiguren V-Eskuzak Binakako Serie B Txapelketako finalerako txartela izango dute jokoan gaur gauean Aretan, Laudion. Finala datorren larunbatean jokatuko da Labriten, eta Larrazabal eta Eskiroz sailkatuta daude. Gaur gaueko bigarren partidan Larrazabal eta Eskiroz ordezkatuko duen Salaverri II.ak, finalerako aukerarik ez duten De la Fuente-Bikuña izango dituzte aurkari.

Binakako Txapelketako finalerako azken txartela

2024-03-13

Binakako Txapelketako finalerako azken txartela

Igandean Eibarren irabazten duen bikotea finalerako sailkatuko da.

Finalerdietako azken jardunaldia irekiko du Labritek

2024-03-12

Finalerdietako azken jardunaldia irekiko du Labritek

Binakako Txapelketako finalerdietako hirugarren eta azken jardunaldiari hasiera emango dio Iruñeko Labrit pilotalekuak larunbatean.

Eskirozek Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Labriten

2024-03-11

Eskirozek Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Labriten

Berriozarko atzelariak eskuin eskua minduta dauka eta Eskirozek hartuko du bere lekua larunbat honetan Labriten.

Jaka-Mariezkurrena II.a finalerako aukerarik gabe geratu dira

2024-03-10

Jaka-Mariezkurrena II.a finalerako aukerarik gabe geratu dira

22-13 galdu dute eta Binakako Txapelketako finaletik kanpo geratu dira. Artola-Imaz eta Altuna III-Martija bikoteek finalerako txartela izango dute jokoan azken jardunaldian. Arratsaldeko emaitzak Nafarroa Arenako finalerako sailkatu ditu P.Etxeberria eta Zabaleta.

Artola-Imazek ezin izan dute eskuratu finalerdietako ligako bigarren puntua

2024-03-09

Artola-Imazek ezin izan dute eskuratu finalerdietako ligako bigarren puntua

22-17 galdu dute P.Etxeberria-Zabaletaren aurka Labriten, eta Binakako Txapelketako finalerdietako ligako hirugarren eta azken jardunaldian saiatu beharko dute finalerako txartela lortzen.

Larrazabal-Eskiroz Binakako Serie B Txapelketako finalerako sailkatu dira

2024-03-09

Larrazabal-Eskiroz Binakako Serie B Txapelketako finalerako sailkatu dira

22-11 gainditu dituzte Egiguren V-Eskuza Zumarragan jokatutako finalerdietako bigarren jardunaldian, eta finalera sailkatu dira. Agirre-Iztuetak 22-6 irabazi dute De la Fuente-Bikuñaren aurka, eta azken jardunaldian beraien esku izango dute finalerako txartela lortzeko aukera.

Bilboko finalerdia erabakigarria izan daiteke Jaka-Mariezkurrena II edo Altuna III-Martija bikoteentzat

2024-03-06

Bilboko finalerdia erabakigarria izan daiteke Jaka-Mariezkurrena II edo Altuna III-Martija bikoteentzat

Larunbatean Labriten gertatzen denaren arabera, Bizkaia Frontoiko igandeko emaitzak finalerako aukerarik gabe utz dezake bi bikoteetako bat.

Finalerdietako bigarren jardunaldirako prest

2024-03-05

Finalerdietako bigarren jardunaldirako prest

Binakako Txapelketako finalerdietako ligako lehen jardunaldiko bi bikote irabazleen arteko lehia jokatuko da larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan.

P.Etxeberria-Zabaletak garaipenarekin itxi dute finalerdietako lehenengo jardunaldia

2024-03-03

P.Etxeberria-Zabaletak garaipenarekin itxi dute finalerdietako lehenengo jardunaldia

22-14 irabazi diete Altuna III-Martijari Ogetan, eta Binakako Txapelketako finalerdietako ligako lehen puntua lortu dute.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store