PATXI RUIZ NAFARROAKO LAU T´ERDIKOA PRESTAZEN DABIL

Nahiz eta txapelketa handiak bukatzear egon, profesional mailako eskupilotaren iharduerak ez du etenik.
Nafarroako lau t´erdikoa laster hasiko denez Patxi Ruizek txapelketa horretako partehartzea prestatzeari ekingo dio gaur Ogeta pilotalekuan.
Iñigo Leiza bizkaitarra izango du lehiakide eta ez nolanahikoa, izan ere, lemoarra 2002ko Asegarceko 2. mailako lau t´erdiko txapelduna dugu.

Aipatutako torneoa era zorrotzaz ere landuko duena Iñaki Esain da, egungo txapelduna alegia. Gaztela eta Leongo txapelketan dituen eginbeharrek ez diote oraingoz nafarroako torneoan buru belarri sartzen uzten, baina ekainak 12an Iscarren izango den finalean lehiatu eta gero, distantzia motzean ikusiko dugu beririro ere Burlatarra 2003ko tituluari eusten.

2019-03-22

Azken albisteak

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

2026-06-27

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Sestaon, eta biharko Gernikako kanporaketako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

2026-06-21

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Zubizarreta IV.ari Muskizen, eta Peña II .aren aurka jokatuko du Sestaon datorren asteazkenean. Salaberriak Elordi kanporatu du Zaldibarren, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du Hernanin ostegunean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store