PATXI RUIZ “ZARAUZKO PORROTA ZUZENDU NAHI DUT”

Patxi Ruiz argi eta garbi ari zen gaur eguerdian Labriten egindako pilota aukeraketaren ondoren aldageletan “Zarauzko porrota zuzendu nahi dut. Hasieratik gaizki ibili nintzen eta ez nintzen kantxan eroso ibili”.
Lizarrako pilotariak frontisetik ondo ateratzen diren pilotak aukeratu ditu “oso onak”, bere hitzetan, eta oso pozik ageri da. Aurkariari buruz nafarrari bost axola zaio dagoen polemika “nire premia bakarra partidua irabaztea da eta horrela finalean sartzeko aukera edukitzea. Nere betiko jokua egingo dut, hots, pilotari abidura eman eta Titin III airez sartzea ekiditzea”.

Titinek aldiz ez du berezko aukeraketa egin eta bere ordez Migel Muntion eta Antxon Maiz Aspeko intendenteek gauzatu dute. Pilotak bereiztu ondoren Juan Mari Juaristi hautatzaileari eman dizkiote eta honek apur bat probatu eta gero Titin-i luzatu dizkio. Errioxarrak pilotakada batzu eman ditu eta hor bukatu da aukeraketa.
Tricioko pilotariak prentsaurrekoan esan du “protesta moduan ez dut egin arautegian azaltzen den eskubideari eustea baino ez dut egin eta. Pilotari batek aukeratzeari uko egitekotan hautatzaileak berak egingo du aukeraketa eta holaxe egin dugu”.
Materialari buruz partidua bukatu arte Augustok ezertxo ere ez duela esango adierazi du.
Giro itzela egon da Labriteko harmailetan 300 pertsona baino gehiago bertan izan dirala.

Titin III: 104,7 – 103,6 gramo.
Patxi Ruiz: 105,4 – 104,4 gramo.

2019-03-22

Azken albisteak

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store