PEÑAGARIKANO “GALARZAK GOI MAILAKO KOLPEA DAUKA”

Kepa Peñagarikano eta Enrike Galarza gaur arratsaldean bildu dira Tolosako Beotibar pilotalekuan datorren asteleheneko eskuz banakako partiduan erabiliko duten materiala hartzeko.
Antzeko loteak suertatu dira; ez biziak ezta motelak ere, baina Peñagarikanorenak agian lurretik ondo ibiltzen direnetakoak dira.

Azpeitiarrak partida zaila izango dela dio “Galarza V.ak goi mailako kolpea dauka eta gainera tantua bukateko eta defentsan ondo dabil.
Ni pilotari gogor ematen saiatuko nahiz eta aukera denean aurrean bukatzen ahaleginduko naiz dejadaz. Atzelariok zailatasun gehiago daukagu holako jokaldiak egiteko baina buruz buru halaxe jokatu behar da. Orain lasaiago nago benetako txapelketan sartu naizelako eta hemendik aurrera ea apurka apurka gorantz noan”.

Keparekin Aratz Mendizabal Asegarceko pilotaria egon da eta Enrike Galarzarekin Ladis Galarza izan da pilotak aukeratzen.
Pisuak honako hauek izan dira:
Galarza V: 106,5 eta 103,8 gramo.
Peñagarikano: 104,5 eta 104,2 gramo.

2019-03-22

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store