PEÑAGARIKANOK XALA MENPERATU DU ETA LAURDENETAN DA JADA

Kepa Peñagarikanok 13 eta 22 emaitzaz menperatu du Xala Bergarako pilotalekuan jokatutako EPELen Eskuz Banakako txapelketako final-zortzirenetako partiduan eta final-laurdenetarako txartela eskuratu du.
Azpeitiarrak banaka ederki jokatzen badakiela argi erakutsi du gaurko norgehiagokan eta partida gauzatu aurretik bera baino aurkari hobeagotzat ematen zuenak ezer gutxi egin ahal izan du Kepak kantxan jarri duen joku azkarra eta estrategia ezin hobearen aurrean.
Peñak oso ondo sakatu du eta hau pairatzeko Xala aurreratzen saiatu da airez erantzuteko baina aurkariak sake motzak eta gurutzatuak tartekatu ditu Aspekoaren arma ezabatuz.
Piloteoan ere oso azkar ihardu du Azpeitiako gaztetzarrak bere eskuinkadak ezker hormara bidali baititu.
Peñagarikanok Mtez. de Irujoren kontra jokatuko du final-laurdenetan.

2019-03-22

Azken albisteak

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store