PINEDO EZ DA HEMENDIK AURRERA ASEGARCEN IZANGO

Aitor Pinedo Asegarceko pilotarien koadrotik kanpo geratuko da datorren maiatzaren 1etik aurrera, data horretan enpresarekiko kontratua amaituko da eta.
Atzelari gasteiztarrak 1998ko apirilaren 28an egin zuen debuta Alustiza
lagun zuela Salaberria-Galarza III.a Ogetan 22 eta 13 mendean hartu zuen partiduan hain zuzen ere.
Aitor 2003ko 2. mailako eskuz binakako txapela lortu zuen Soriako Vinuesa herrian izan zen finalean Beloki II.arekin batera Del Reyri eta Auxkini 22 eta 18 irabazi eta gero.

Pinedok zera esan du asegarce.com-en “jarraitzeko itxaropenak banituen baina gauzak honela dira eta atzera begiratzeak ez du merezi. Bizitzak jarraitu egiten du eta bestelako eginkizunetan ahalegindu behar gara aurrera egiteko”.

2019-03-22

Azken albisteak

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

2026-10-23

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

P.Etxeberriak 22-13 irabazi dio Muruari final-laurdenetako bigarren jardunaldiaren hasieran, Tafallan. Serie Bn, Amianok Eskiroz gainditu du.

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-10-22

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Erik Jaka akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store