Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketan parte hartuko duten 8 pilotariak aurkeztu dira gaur

• Erasun, Urretabizkaia II.a, Aranguren, Arteaga II.a, Elordi, Zabala, Egiguren V.a eta Salaberria Promozio mailako Buruz Buruko txapela irabazten saiatuko dira

• Zortzigarren urtez jarraian CaixaBank izango da Promozio mailako eskupilota txapelketa garrantzitsuenaren babesle nagusia

Bilbo, 2020ko azaroaren 10a

Txapelketan parte hartuko duten 8 pilotariak bertan izan dira. Enpresa bakoitzeko lau. Baiko Pilotak bere koadroko lau pilotari hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoarekin: Aranguren, Arteaga II.a, Erasun eta Urretabizkaia II.a. Helburu berarekin, ASPE Pelotak Elordi, Zabala, Egiguren V.a eta Salaberria aurkeztu ditu.

Aurkezpenean egindako zozketak final-laurdenetako hurrengo kanporaketak utzi ditu: A taldean Elordi-Aranguren, B taldean Egiguren V-Urretabizkaia II, D taldean Salaberria-Erasun eta E taldean Zabala-Arteaga II.
Finalerdietan, batetik A eta B taldeetako irabazleak gurutzatuko dira eta bestetik, D eta E taldeetakoak. Finala azaroaren 28an jokatuko da.

Bizkaia Frontoiko Areto Nagusian egindako aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Emilio Cuadrado CaixaBankeko Negozio Arloko zuzendariak, Unai Iglesias Baiko Pilotako ordezkariak eta Inaxio Errandonea ASPE Pelotako ordezkariak.

Cuadradok finantza erakundeak kirol honen alde egindako apustua goraipatu nahi izan du. “CaixaBankek zortzigarren urtez jarraitzen du buruz buruko txapelketaren babesle gisa, gure kirolaren aldeko apustua berresten duen akordioa da”, adierazi du Cuadradok.

Berrikuntzak
Promozio mailako Txapelketak, Buruz Buruko Txapelketa nagusiak aurtengo ediziorako aurkeztu dituen berrikuntzak hartuko ditu bere baitan. Besteak beste hauek hirurak: 
Sakeak: Pasako marra sei t’erdiko koadroan jarriko da.
Botileroak: Parte hartzaileek botileroak izango dituzte txapelketako partidetan beste enpresako pilotarien aurka jokatzen dutenean. Enpresako teknikariek bakarrik lagundu ahal izango dute botilero moduan.
Partida atzerapenak: Ez da partidarik atzeratuko.

2020-11-10

Azken albisteak

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

2026-05-09

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

Zubizarreta III.ak 22-16 galdu du Muruaren aurka Iurretan, eta finalerdietarako aukerarik gabe geratu da.

Senarrek min du ezkerreko eskuan

2026-05-04

Senarrek min du ezkerreko eskuan

Beñat Senarrek min du ezker eskuan eta ez du jokatuko ostiral honetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store