RUBEN BELOKI: “OSO POZIK GAUDE FINALEAN EGOTEAZ”

Ruben Beloki lasai lasai dago binakako finalaren zain. Bere ustetan finala jokatzeko bi aste igaro behar balira ez luke partidurik jokatuko eta atseden ederra hartuko luke baina hiru aste gehiegi dira “Hiru asteko epea kantxatik kanpo egoteko gehiegi da. Partiduaren tensioa, publikoaren presentzia, guzti hori behar duzu erritmoa ez galtzeko”.
Burlatarrak ezin du irribarrea geldiarazi finalean egoteak zerk eragiten dion galdetzen diogunean ” Ez dizut gezurrik esango. Oso pozik gaude finalean egoteaz. Agian ez genuen hain azkar lortuko genuela espero batez ere egin ditugun finalerdiak kontutan izanda. Gainera, iaz gertatu zitzaidana kontutan eduki ez gero, niretzat aparteko poza sortarazten dit”.

Arerioak aukeratu nahi ez

Datorren igandeko partidutik aterako diren arerioei buruz Rubenek ez dauka hobespenik “Bi bikoteak zailak oso dira. Olaizola I.a eta Zearra bikote gogorra eta lehiatia da. Asierrek duen pegadak apurtu zaitzake eta Oier oso segurua da. Bestalde Fernando ere pilotari sendoa da eta Irujok edozein gauza egin dezake”.
Oraindik ez daki igandeko partidua zuzenean ikusiko duen baina ikusi ziur ikusiko duela aitortu digu.
Belokik datorren astelehenean Tolosan jokatuko du Esainekin batera Unanue eta Otxandorenaren kontra.
Bengoetxea VI.a aldiz larunbatean Labriten izango da Patxi Ruizekin batera Olaizola II.a eta Peñagarikanori aurre egiteko.

2019-03-22

Azken albisteak

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store