SANFERMINETAKO LAU ETA ERDIKO TORNEOAREKIN IKUSKIZUNA ETORRI DA

Bengoetxea VI.a Olaizola II.aren arerioa izango da datorren larunbatean Iruñean jokatuko den finalaurrekoan gaurko Zarauzko partiduan Patxi Ruiz 20 eta 22 mendean hartu ostean. Neurketa ederra izan da zalantzarik gabe eta batez ere bigarren zatian hortxe bi pilotariak jo eta su ibili baitira distantzia motzean pilota emanez eta opari gutxi eginez.

Lehenengo partiduan Unanue onena izan da. Erremate asko egin ditu eta ez dio jokaldi bat ere barkatu Olaizola II.ari. Honek debuta egin duen Oteizari sakeak kendu nahian boleaz sartu da sarritan eta jokaldi honetan Unanuek hil ala bizi erantzun dio goizuetarrari. Oteiza ondo hasi da baina erditik aurrera partiduaren garrantziaren eraginez urdurik jartzen hasi da eta ez du bere maila eman.

Hirugarren partiduan Argotek oso partida ona jokatu du. Getariarrak ederto astindu du pilotaz eskumaz.

2019-03-22

Azken albisteak

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store